ARTE DRAMATIKOKO IKASKETA PROFESIONALAK

ENTNAE "Esplendor"

ENTNAEk Arte Dramatikoko Ikasketa Profesionalak eskaintzen ditu, prestakuntza integral bat, artistikoa zein humanistikoa, bilatzen duten pertsona guztiei, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Sorkuntza, Erakusketa eta Ekoizpen Zentru batean. Gainera Nafarroako Gobernuko Kultura eta Hezkuntza Departamentuen babesa du.

SARTZEKO BALDINTZAK

17 urte izatea 2025a bukatu aurretik.
Aurrez aurreko saioak gainditzea.

IZENA EMATEA

Probetarako izen-emateak zabalik daude.
Izena emateko momentuan 20€ ordaindu beharko dira tasa gisa.

IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA

Inskripzio-fitxa betea. Karnet tamainako argazki bat. NAN fotokopia.
Motibazio-gutun bat.

  • Inskripzio-fitxa ENTNAEko bulegoan bete daiteke, S. Agustín 3 kalean, edo web orritik deskargatu eta bidali [email protected] helbide elektronikora asuntoan jarriz "Arte Dramatikoko Ikasketak. Inskripzio-fitxa".
  • Motibazio-gutuna posta elektronikoz bidaliko da sarbide-saio presentzialen aurretik.

AURREZ AURREKO SAIOETARAKO AURREIKUSITAKO DATAK

2025eko irailaren 1etik 15era, 10:00etatik 14:00etara.

ZERTAN DATZA?

Aurrez aurreko saioak ENTNAEn ematen diren ezagutza-arlo desberdinekin lotutako lan-saioak dira: Interpretazioa, Ahotsa, Gorputza eta Teoria; planteatutako bakarrizketetako bati buruzko proposamen bat aurkeztea (nahi duten pertsonek, gainera, beste edozein trebetasun artistikori buruzko proposamen pertsonal bat aurkeztu ahal izanen dute); elkarrizketa pertsonal bat.

Saioetara laneko arropa erosoarekin joatea gomendatzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO: gure bulegoan, San Agustin kalea, 3. Edo telefonoz: 677160083, edo posta bat bidaliz informazioa eskatuz [email protected].
Ordutegia:
astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:45etara.

DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

 

ENTNAE OPORRENGATIK ITXITA EGONGO DA UZTAILAREN 1ETIK 16RA BITARTE

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.

OSZAR »